Ba al zenekien enpresa guztiek, beren tamaina edozein dela ere, diru-laguntza desberdinak eska ditzaketela?
Hala da, eta horiek lortzen laguntzen dizugu.
Enpresa txiki, fundazio edo elkarte bat zarenean, askotan, estatu, erkidego edo probintzia bakoitzak ematen dituen diru-laguntzak bezalako aukerak galdu ahal dituzu bi arrazoirengatik.
> Ezjakintasuna
> Horiek nola bideratu ez jakitea
Gustatuko litzaizuke horrelakorik berriro ez gertatzea?
Aló-n zure enpresa, fundazio edo elkarte profilari egokitzen zaizkion diru-laguntzak bilatu, kudeatu eta lortzeaz arduratzen gara, proiektu eta ekimen berriak aurrera eramateko, ekitaldiak egiteko, fakturazioa handitzeko edo zure negozioa profesionalizatzeko, besteak beste.
Era berean, zure negozio-motaren, jarduera-sektorearen eta epean dauden diru-laguntzen arabera, horien onura ateratzeko aukera ematen duten proiektuak garatzen laguntzen dizugu. Hortaz:
> Proiektuak identifikatzen ditugu
> Txosten teknikoak idazten laguntzen dizugu
> Horietako bakoitza modu integralean kudeatzen dugu
> Eskatutako moduan eta garaiz aurkezten dugu dokumentazioa
Nola lan egiten dugu?
Diru-laguntzen ebaluazioa eta bilaketa
Egingo dugun lehenengo gauza zure enpresa, sektorea eta jarduera mota ezagutzea izango da. Horrela, zure enpresa edo proiektuaren aukerak ebaluatu eta diru-laguntza kopuru ekonomiko handiena lortzeko finantzaketa-tresna egokienak erabakitzeko aukera izango dugu.
Lehen fase honetan, arriskuak eta aukerak identifikatzen ditugu, baita laguntzen ezaugarri eta eskakizun guztiak ere, eta ideia bat proiektu hautagarri bihurtzen laguntzen dizugu.
Eskaera
Proiektua funtsatu ondoren, beharrezko dokumentazio administratiboa prestatzen dugu eta proiektuaren memoria eta aurrekontua prestatzen laguntzen dizugu, baldintzak bete ditzan. Beharrezko dokumentazio guztia dugunean, eskaera behar bezala eta eskatutako epean aurkezteari ekingo diogu.
Jarraipena
Aurkeztutako eskaeraren jarraipen zehatza egiten dugu, Administrazioak eskaeraren bat egiten badu, ezarritako epean erantzuteko.
Justifikazioa eta kobratzea
Proiektua amaitutakoan, eskatutako laguntza osoa ahalik eta epe laburrenean jaso ahal izateko eskatutako justifikazio-dokumentazioa aurkezten dugu.
Onuradun izan zaitezkeen laguntzen etengabeko bilaketa
Egunero zure enpresarentzat herriko, probintziako, erkidegoko eta estatuko diru-laguntza egokiak bilatzen ditugu. Gure esperientziari esker, horietako bakoitzaren eskaera, ezaugarri eta formak ezagutzen ditugu, baita administrazio ezberdinen irizpideak ere. Laguntzarik ez dezazun berriro ihes egiten utzi.
Diru-laguntzen kudeaketa ona izatea funtsezko faktorea izan daitekeelako zure lanbide edo proiektu-garapenean, edozein dela ere zure forma juridikoa.
Kostua
- Dosier pertsonalizatuaren bilaketa eta prestaketa: 200 € + BEZ
- Eskaeraren aurkezpena: 200 € + BEZa
- Justifikazioa eta kobratzea: eskaeran ebatzitako zenbatekoaren %10a.